Pribatutasun-politika honetan ezartzen dira ACOA-AKEk bere webgunea erabiltzean erabiltzaileek ematen duten informazioa erabiltzeko eta babesteko baldintzak. Konpainia honek erabiltzaileen datuen segurtasuna zaintzeko konpromisoa du. Identifikatua izateko informazio pertsonaleko eremuak betetzea eskatzen dizugunean, dokumentu honetako baldintzetan baino ez direla erabiliko ziurtatuz eskatzen dizugu. Hala ere, Pribatutasun-politika hau alda daiteke edo eguneratua izan daiteke denboran; horregatik, orri hau etengabe berrikus dezazun gomendatzen eta ihardesten dizugu, aldaketa horiekin ados zaudela ziurtatze aldera.

Jasotzen den informazioa

Gure webguneak izaera pertsonaleko informazioa bildu dezake, hala nola: Izena, harremanerako kontaktua (posta elektronikoaren helbidea, esaterako) eta informazio demografikoa. Halaber, informazio jakin bat ere eska daiteke hala behar denean, eskaeraren bat prozesatzeko edo entrega edo fakturazio bat egiteko.

Bildutako informazioaren erabilera

Gure webguneak ahalik eta zerbitzu hobea eskaintzeko erabiltzen du emandako informazioa, bereziki erabiltzaileen eta, hala dagokionean, eskaeren erregistro bat izateko eta gure produktu eta zerbitzuak hobetzeko. Baliteke aldiro posta elektroniko batzuk bidaltzea gure webgunearen bitartez, eskaintza bereziak, produktu berriak eta zuretzat garrantzitsua dela uste dugun edo onuraren bat eskain diezazukeen publizitate informazioa jasotzen duena. Posta elektroniko horiek zeuk emandako helbidera bidaliko dira eta edozein unetan ezeztatu daitezke.

ACOA-AKE zeharo engaiaturik dago zure informazioa modu seguruan gordeta izateko konpromisoarekin. Sistemarik aurreratuenak erabiltzen ditugu, eta etengabe eguneratzen ditugu baimen gabeko sartzerik ez dagoela ziurtatzeko.

Cookieak

Cookiea fitxategi bat da, zure ordenagailuan biltegiratzeko baimena eskatzeko xedez bidaltzen dena. Cookiea onartzean fitxategi hori sortzen da, eta orduan web-trafikoari buruzko informazioa izateko errepikatzen den webgune batera aurrerantzean egingo diren bisitak errazten ditu. Cookien beste eginkizunetako bati esker, webguneek banakaturik ezagutu zaitzakete, eta beraz, webgunearen ahalik zerbitzu pertsonalizatuena eskain diezazuekete.

Gure webguneak bisitatzen diren orriak identifikatzeko eta bisiten maiztasuna jakiteko erabiltzen ditu cookieak. Informazio hori estatistika-analisietarako baino ez da erabiltzen, eta ondoren informazioa betirako ezabatzen da. Cookieak edozein unetan ezaba ditzakezu zeure ordenagailutik. Baina webguneek zerbitzu hobea eman dezaten laguntzen dute. Eta ez dute sarbiderik eskaintzen zure ordenagailuaren eta zuri buruzko informaziora, zeuk hala nahi ez baduzu behintzat eta hark web baterako bisitak zuzenean eskaintzen baditu. Cookien erabilpena onartu edo ukatu dezakezu. Dena dela, nabigatzaile gehienek modu automatikoan onartzen dituzte cookieak, web-zerbitzu hobea eskaintzeko balio baitute. Zeure ordenagailuaren konfigurazioa aldatzeko aukera ere baduzu cookiek baztertzeko. Baztertzen badira, baliteke gure zerbitzu batzuk erabili ezin izatea.

Hirugarrenetarako estekak

Webgune honek interesgarriak zaizkizukeen beste webgune batzuetarako estekak izan ditzake. Behin esteka horietan klikatu eta gure orria uzten duzunean, jada ez dugu kontrolik birzuzendua izan zaren gunearen gainean, eta beraz, ez gara erantzule hirugarrengo gune horietako baldintza eta pribatutasunaz, ez eta zure datuak babesteaz. Webgune horiek bere pribatutasun-politikak dituzte. Hori dela eta, horiek kontsultatzea gomendatzen da, halakoekin ados zaudela baiezta dezazun.

Zure informazio pertsonalari buruzko kontrola

Edozein unetan murriztu dezakezu gure webguneari eskaintzen diozun informazio pertsonalaren bilketa edo erabilera. Inprimaki bat betetzea eskatzen zaizun bakoitzean, erabiltzaile-alta esatera, posta elektronikoaren bidez informazioa jasotzeko aukera markatu edo desmarkatu dezakezu. Gure buletina edo publizitatea jasotzeko aukera markatu baduzu, edozein unetan ezezta dezakezu aukera hori.

Konpainia honek ez du salduko, utziko edo banatuko zure baimenik gabe biltzen den informazio pertsonalik, epailearen aginduz eskatua denean izan ezik.

ACOA-AKEk beretzat gordetzen du Pribatutasun-politika honetako zehaztapenak edozein unetan aldatzeko eskubidea.

Zerga arloko Aholkularitza Zerbitzua BEZa zergapetzeko, barne hartzen duena Foru Ogasunean hiru hileroko eta urteroko aitorpenak aurkeztea eta 347 eredua prestatu eta aurkeztea, egindako eta jasotako fakturen  eta inbertsioko ondasunen liburuak prestatzeaz gain.

Zerbitzu honen kostua 120 € (gehi BEZa) da urtean.

 

IDENTIFIKAZIO DATUAK

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan informazio betebeharrari buruz xedatutakoa betez, honako datu hauek adierazten dira: web domeinuaren titularra Arabako Kontzejuen Elkartea (ACOA-AKE, aurrerantzean) da, egoitza Elorriagako Batzar-etxea 9 · 01192 · Elorriagan (Araba) du ondorio hauetarako, eta IFZ zenbakia G01241629 du.  Harremanetarako telefonoa: 945 28 17 70.

ERABILTZAILEAK

Atari honetan sartzeak edota hori erabiltzeak ERABILTZAILE izaera ematen du eta erabilera-zehaztapen eta -baldintza orokorrak onartzea dakar, atarian eskaintzen den zerbitzu eta informazio guztia erabili ahal izateko. Baldintza horiek ondoren azaltzen dira:

ZEHAZTAPENAK ETA BALDINTZAK

Web-orria erabiltzeko baldintza hauek ACOA-AKEren sarbide eta erabilera baldintzak arautzen dituzte. Atarian sartze hutsak edo hori nahiz haren eduki eta zerbitzu guztiak edo zati bat erabiltzeak honako erabilera-baldintza hauen onarpena dakar. Ataria eskura jartzea eta erabiltzea erabilera-baldintza hauetan jasotzen diren zehaztapenak zorrotz betetzearen mende dago.

Ataria erabiltzeko baldintza orokor hauek atarira sartzea eta hori erabiltzea arautzen dute, atarian edota atariaren bidez –atariak berak, horren erabiltzaileek edo hirugarren batek– erabiltzaileen eskura jarritako eduki eta zerbitzuak barne. Nolanahi ere, eduki edota zerbitzu batzuetara sartzea eta erabiltzea baldintza berezi jakin batzuen mende egon daiteke.

ACOA-AKEk beretzat gordetzen du ataria erabiltzeko baldintza orokorrak edozein unetan aldatzeko eskumena. Edonola ere, ataria erabiltzeko baldintza orokor hauek aldizka kontsultatzea gomendatzen da, aldatu daitezkeelako.

ERABILTZAILEAREN BETEBEHARRAK

Erabiltzaileak une oro errespetatu behar ditu lege-ohar onetan ezarritako zehaztapenak zein baldintzak. Erabiltzaileak berariaz adierazten du ataria modu arduratsuan erabiliko duela eta bere gain hartuko duela arauak ez betetzetik erator daitekeen edozein erantzukizun.

Erabiltzaileak ezin du bere nortasuna faltsutu, ezin da beste norbaiten izenean aritu datuak edo informazioa eskatzen zaionean. Erabiltzaileak onartzen du ataria helburu pertsonal, pribatu eta partikularretarako baino ez duela erabiliko, eta ezingo du ataria legearen, moralaren eta ordena publikoaren kontrako jardueratarako erabili, ez eta debekaturik dauden edo hirugarrenen eskubideak urratzen edo kaltetzen dituzten helburuetarako. Era berean, debekatuta dauka hirugarrenen eskubideak edo jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak arautzen duen edozein araubide urratzen duten datu edo edukiak zabaltzea, biltegiratzea edota kudeatzea.

Erabiltzaileak, halaber, ezingo du ataria erabili birusa edo informatikako edo telekomunikazioko edozein programa edo ekiporen funtzionamendua eteteko, suntsitzeko edo kaltetzeko prestaturik diren beste edozein kode informatiko, fitxategi zein programa daramaten datuak edo edukiak igortzeko, biltegiratzeko, zabaltzeko, sustatzeko edo banatzeko.

Erabiltzailea beharturik dago atariari kalteak ordaintzeko edo ataria kalterik gabe gordetzeko horri sortutako edozein kalte, galera, zehapen, isun, zigor edo kalte-ordainarengatik.

DATUEN BABESA

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (DBLO) ezarritakoa betez, erabiltzaileari jakinarazten zaio ematen dituen datu guztiak ACOA-AKEk sortu eta bere erantzukizunpean gordetako fitxategi batean sartuko direla. ACOA-AKEk adierazten du izaera pertsonaleko datuak dituzten fitxategien titularra dela eta horiek Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan behar bezala erregistratuta daudela. DBLOn ezarritakoari jarraituz, adierazten du datu horiek legeak agindutako eran eta, halaber, izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko araudian ezarritako xedapenak betez, lortu dituela.

Tratamenduaren arduradun denak fitxategietan diren datuak soilik datuen erantzulearen jarraibideak betez sartuko da eta tratatuko ditu, eta soilik erantzulearen kontura berariaz kontratatutako zerbitzuak burutzeko erabiliko edo aplikatuko ditu.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

ACOA-AKE da bere web-orriaren eta horietan diren elementuen jabetza intelektual eta industrialaren eskubide guztien titularra. Eskubide guztiak erreserbaturik daude.

Jabetza Intelektualaren Legearen 8. artikuluan eta 32.1 artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritakoa betez, berariaz debekaturik daude web-orri honetako edukiak ACOA-AKEren baimenik gabe osorik edo zati batean merkataritza helburuekin erreproduzitzea, banatzea eta jendarteratzea, eskura jartzeko modalitatea barne dela, edozein euskarritan eta edozein baliabide tekniko erabilita.

ERANTZUKIZUNA

Atariak ez du bermatzen zerbitzuak etengabe eta modu jarraituan eskura egongo direnik; era horretan libre geratzen da zerbitzua eskuragarri ez egoteagatik sor daitezkeen kalte eta galerengatiko edozein erantzukizunetik, ezinbesteko arrazoiengatik edo bere borondatez kanpoko arrazoiak direla-eta datuak igortzeko sare telematikoetan gertatutako akatsengatik edo ekipo eta sistema informatikoak hobetzeko edo zaintzeko lanetan egindako deskonexioengatik. Halakoetan, atariak ahal duena egingo du zerbitzua eten baino 24 ordu lehenago abisatzeko. Ataria ez da izango informazioa edo zerbitzuak etetearen, bertan behera geratzearen edo amaitzearen erantzule. Halaber, ez da erantzule konfidentzialtasunaren gainean gerta daitezkeen ez-egite, informazio, datu zein konfigurazio galtzeagatik eta behar ez bezalako sarbide edo urraketengatik, horien kausa arazo teknikoak, komunikaziozkoak edo pertsonen ez-egiteak, hirugarrenek eragindakoak edo atariari egotzi ezin diren arrazoiak direnean. Ez da ere erantzule egingo eraso informatikoek edo programa informatikoei, komunikazio sistemei edo atariak erabiltzen dituen baina hirugarren batek fabrikatuak edo eskainiak diren ekipoei eragiten dien birusak sortutako kalteengatik. Atariak edozein unetan eta aurretik abisatu beharrik gabe ukatu, erretiratu, eten edota blokeatu ahalko die, berak nahi duenean, informazio eta zerbitzuetarako sarbidea arau hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei.

Legeak berariaz aurkakoa ezartzen duen kasuetan izan ezik, eta soilik legeak ezartzen duen neurri eta tamainan, aplikazioak ez du bermatzen ez eta bere gain inolako erantzukizunik hartzen atariaren informazioa, datuak eta zerbitzuak erabiltzeagatik erator daitezkeen kalte eta galeren gainean.

Edozein kasutan, atariak ez du bere gain inolako erantzukizunik hartzen ACOA-AKEkoak ez diren hirugarren batzuek emandako edo hornitutako informazio edota zerbitzuei dagozkien kalte edo galerengatik. Hirugarrenarena izango da erantzukizun oro, dela hornitzailea, laguntzailea edo bestelakoren bat.

COOKIE-POLITIKA

ACOA-AKEk jakitera ematen du bere cookie-politika, horrela Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 22.2 artikuluan ezarritakoa betez.

Cookiea fitxategi bat da, zeure ordenagailuan deskargatzen dena web-orri jakin batzuetara sartzean. Cookieak aukera ematen diote web-orri bati, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipoaren nabigatze-ohiturei buruzko informazioa biltegiratzeko eta berreskuratzeko, eta erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke, duten informazioaren eta zure ekipoa erabiltzen duzun moduaren arabera. Erabiltzailearen nabigatzaileak cookieak memorizatzen ditu disko gogorrean, baina soilik oraingo saio honetan, memoriaren gutxieneko espazioa okupatzen duelarik, zure ordenagailua kaltetu gabe. Cookieak ez dute inolako informazio pertsonal berezirik gordetzen, eta horietako gehienak nabigatzailearen saioa amaitzen denean ezabatzen dira disko gogorretik.

Nabigatzaile gehienek modu estandarrean onartzen dituzte cookieak, eta horiek nolanahikoak izanik ere, segurtasun-kontrolean denborazko cookieak edo memoriazkoak baimentzen edo eragozten dituzte.

Zure nabigatzailearen cookieak aktibatzeko zure baimenik izan ezean, cookietan ez da erantsiko erregistroko edo erosketako unean eskaintzen diren zure datu pertsonalekin memorizatzen den daturik.

Erabiltzaileak berariaz onartzen du Atari hau erabiltzean jasotako informazioaren tratamendua, arestian azaldutako modu eta helburuekin. Horrez gain, aitortzen du ezagutzen duela datu edo informazio horien tratamendua ukatzeko aukera, cookien erabilpenari uko eginez zure nabigatzailean hori lortzeko konfigurazio egokia hautatuta. Hau orain, zure nabigatzailean cookieak blokeatzeko aukerari emanez baliteke webgunearen funtzionaltasun guztiak ez izatea eskura.

Zure ekipoan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu edo ezabatu ditzakezu, bertan instalatutako nabigatzailearen aukerak konfiguratuta.

Apirila 2024
A As Az O Os L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30

AZKEN EKITALDIAK


21 Mar 2024
ASAMBLEA

AZKEN EKITALDIAK


15 Mai 2024
Día Mundo Rural