IDENTIFIKAZIO DATUAK

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan informazio betebeharrari buruz xedatutakoa betez, honako datu hauek adierazten dira: web domeinuaren titularra Arabako Kontzejuen Elkartea (ACOA-AKE, aurrerantzean) da, egoitza Elorriagako Batzar-etxea 9 · 01192 · Elorriagan (Araba) du ondorio hauetarako, eta IFZ zenbakia G01241629 du.  Harremanetarako telefonoa: 945 28 17 70.

ERABILTZAILEAK

Atari honetan sartzeak edota hori erabiltzeak ERABILTZAILE izaera ematen du eta erabilera-zehaztapen eta -baldintza orokorrak onartzea dakar, atarian eskaintzen den zerbitzu eta informazio guztia erabili ahal izateko. Baldintza horiek ondoren azaltzen dira:

ZEHAZTAPENAK ETA BALDINTZAK

Web-orria erabiltzeko baldintza hauek ACOA-AKEren sarbide eta erabilera baldintzak arautzen dituzte. Atarian sartze hutsak edo hori nahiz haren eduki eta zerbitzu guztiak edo zati bat erabiltzeak honako erabilera-baldintza hauen onarpena dakar. Ataria eskura jartzea eta erabiltzea erabilera-baldintza hauetan jasotzen diren zehaztapenak zorrotz betetzearen mende dago.

Ataria erabiltzeko baldintza orokor hauek atarira sartzea eta hori erabiltzea arautzen dute, atarian edota atariaren bidez –atariak berak, horren erabiltzaileek edo hirugarren batek– erabiltzaileen eskura jarritako eduki eta zerbitzuak barne. Nolanahi ere, eduki edota zerbitzu batzuetara sartzea eta erabiltzea baldintza berezi jakin batzuen mende egon daiteke.

ACOA-AKEk beretzat gordetzen du ataria erabiltzeko baldintza orokorrak edozein unetan aldatzeko eskumena. Edonola ere, ataria erabiltzeko baldintza orokor hauek aldizka kontsultatzea gomendatzen da, aldatu daitezkeelako.

ERABILTZAILEAREN BETEBEHARRAK

Erabiltzaileak une oro errespetatu behar ditu lege-ohar onetan ezarritako zehaztapenak zein baldintzak. Erabiltzaileak berariaz adierazten du ataria modu arduratsuan erabiliko duela eta bere gain hartuko duela arauak ez betetzetik erator daitekeen edozein erantzukizun.

Erabiltzaileak ezin du bere nortasuna faltsutu, ezin da beste norbaiten izenean aritu datuak edo informazioa eskatzen zaionean. Erabiltzaileak onartzen du ataria helburu pertsonal, pribatu eta partikularretarako baino ez duela erabiliko, eta ezingo du ataria legearen, moralaren eta ordena publikoaren kontrako jardueratarako erabili, ez eta debekaturik dauden edo hirugarrenen eskubideak urratzen edo kaltetzen dituzten helburuetarako. Era berean, debekatuta dauka hirugarrenen eskubideak edo jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak arautzen duen edozein araubide urratzen duten datu edo edukiak zabaltzea, biltegiratzea edota kudeatzea.

Erabiltzaileak, halaber, ezingo du ataria erabili birusa edo informatikako edo telekomunikazioko edozein programa edo ekiporen funtzionamendua eteteko, suntsitzeko edo kaltetzeko prestaturik diren beste edozein kode informatiko, fitxategi zein programa daramaten datuak edo edukiak igortzeko, biltegiratzeko, zabaltzeko, sustatzeko edo banatzeko.

Erabiltzailea beharturik dago atariari kalteak ordaintzeko edo ataria kalterik gabe gordetzeko horri sortutako edozein kalte, galera, zehapen, isun, zigor edo kalte-ordainarengatik.

DATUEN BABESA

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (DBLO) ezarritakoa betez, erabiltzaileari jakinarazten zaio ematen dituen datu guztiak ACOA-AKEk sortu eta bere erantzukizunpean gordetako fitxategi batean sartuko direla. ACOA-AKEk adierazten du izaera pertsonaleko datuak dituzten fitxategien titularra dela eta horiek Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan behar bezala erregistratuta daudela. DBLOn ezarritakoari jarraituz, adierazten du datu horiek legeak agindutako eran eta, halaber, izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko araudian ezarritako xedapenak betez, lortu dituela.

Tratamenduaren arduradun denak fitxategietan diren datuak soilik datuen erantzulearen jarraibideak betez sartuko da eta tratatuko ditu, eta soilik erantzulearen kontura berariaz kontratatutako zerbitzuak burutzeko erabiliko edo aplikatuko ditu.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

ACOA-AKE da bere web-orriaren eta horietan diren elementuen jabetza intelektual eta industrialaren eskubide guztien titularra. Eskubide guztiak erreserbaturik daude.

Jabetza Intelektualaren Legearen 8. artikuluan eta 32.1 artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritakoa betez, berariaz debekaturik daude web-orri honetako edukiak ACOA-AKEren baimenik gabe osorik edo zati batean merkataritza helburuekin erreproduzitzea, banatzea eta jendarteratzea, eskura jartzeko modalitatea barne dela, edozein euskarritan eta edozein baliabide tekniko erabilita.

ERANTZUKIZUNA

Atariak ez du bermatzen zerbitzuak etengabe eta modu jarraituan eskura egongo direnik; era horretan libre geratzen da zerbitzua eskuragarri ez egoteagatik sor daitezkeen kalte eta galerengatiko edozein erantzukizunetik, ezinbesteko arrazoiengatik edo bere borondatez kanpoko arrazoiak direla-eta datuak igortzeko sare telematikoetan gertatutako akatsengatik edo ekipo eta sistema informatikoak hobetzeko edo zaintzeko lanetan egindako deskonexioengatik. Halakoetan, atariak ahal duena egingo du zerbitzua eten baino 24 ordu lehenago abisatzeko. Ataria ez da izango informazioa edo zerbitzuak etetearen, bertan behera geratzearen edo amaitzearen erantzule. Halaber, ez da erantzule konfidentzialtasunaren gainean gerta daitezkeen ez-egite, informazio, datu zein konfigurazio galtzeagatik eta behar ez bezalako sarbide edo urraketengatik, horien kausa arazo teknikoak, komunikaziozkoak edo pertsonen ez-egiteak, hirugarrenek eragindakoak edo atariari egotzi ezin diren arrazoiak direnean. Ez da ere erantzule egingo eraso informatikoek edo programa informatikoei, komunikazio sistemei edo atariak erabiltzen dituen baina hirugarren batek fabrikatuak edo eskainiak diren ekipoei eragiten dien birusak sortutako kalteengatik. Atariak edozein unetan eta aurretik abisatu beharrik gabe ukatu, erretiratu, eten edota blokeatu ahalko die, berak nahi duenean, informazio eta zerbitzuetarako sarbidea arau hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei.

Legeak berariaz aurkakoa ezartzen duen kasuetan izan ezik, eta soilik legeak ezartzen duen neurri eta tamainan, aplikazioak ez du bermatzen ez eta bere gain inolako erantzukizunik hartzen atariaren informazioa, datuak eta zerbitzuak erabiltzeagatik erator daitezkeen kalte eta galeren gainean.

Edozein kasutan, atariak ez du bere gain inolako erantzukizunik hartzen ACOA-AKEkoak ez diren hirugarren batzuek emandako edo hornitutako informazio edota zerbitzuei dagozkien kalte edo galerengatik. Hirugarrenarena izango da erantzukizun oro, dela hornitzailea, laguntzailea edo bestelakoren bat.

COOKIE-POLITIKA

ACOA-AKEk jakitera ematen du bere cookie-politika, horrela Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 22.2 artikuluan ezarritakoa betez.

Cookiea fitxategi bat da, zeure ordenagailuan deskargatzen dena web-orri jakin batzuetara sartzean. Cookieak aukera ematen diote web-orri bati, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipoaren nabigatze-ohiturei buruzko informazioa biltegiratzeko eta berreskuratzeko, eta erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke, duten informazioaren eta zure ekipoa erabiltzen duzun moduaren arabera. Erabiltzailearen nabigatzaileak cookieak memorizatzen ditu disko gogorrean, baina soilik oraingo saio honetan, memoriaren gutxieneko espazioa okupatzen duelarik, zure ordenagailua kaltetu gabe. Cookieak ez dute inolako informazio pertsonal berezirik gordetzen, eta horietako gehienak nabigatzailearen saioa amaitzen denean ezabatzen dira disko gogorretik.

Nabigatzaile gehienek modu estandarrean onartzen dituzte cookieak, eta horiek nolanahikoak izanik ere, segurtasun-kontrolean denborazko cookieak edo memoriazkoak baimentzen edo eragozten dituzte.

Zure nabigatzailearen cookieak aktibatzeko zure baimenik izan ezean, cookietan ez da erantsiko erregistroko edo erosketako unean eskaintzen diren zure datu pertsonalekin memorizatzen den daturik.

Erabiltzaileak berariaz onartzen du Atari hau erabiltzean jasotako informazioaren tratamendua, arestian azaldutako modu eta helburuekin. Horrez gain, aitortzen du ezagutzen duela datu edo informazio horien tratamendua ukatzeko aukera, cookien erabilpenari uko eginez zure nabigatzailean hori lortzeko konfigurazio egokia hautatuta. Hau orain, zure nabigatzailean cookieak blokeatzeko aukerari emanez baliteke webgunearen funtzionaltasun guztiak ez izatea eskura.

Zure ekipoan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu edo ezabatu ditzakezu, bertan instalatutako nabigatzailearen aukerak konfiguratuta.