×

Errorea

The parameter "roksprocket.layouts..service" must be defined.

Zuzendaritza Batzordea da elkartearen interesak kudeatzen eta ordezkatzen dituen ordezkaritza-organoa, Batzar Nagusiaren xedapen eta zuzentarauei jarraituz. Soilik elkartutako kontzejuetako auzotarrak izan daitezke Zuzendaritza Batzordeko kide.

HAUEK OSATZEN DUTE:

 

 

Zuzendaritza Batzordea hiru kidek osatuko dute, presidenteaz gain, eta euren artean aukeratuko dute Presidenteordetza, Diruzaintza eta Idazkaritza karguak beteko dituztenak.

Gutxienez hilean behin (abuztuan izan ezik) bilduko da, eta gizarte-jarduerak egoki burutzeko behar den guztietan.

Zuzendaritza Batzordea eratzen duten karguak Batzar Nagusian hautatuko dira eta lau urteko iraupena izango dute, hark izendapena ezeztatzen ez duen bitartean behintzat, eta berriz aukeratuak izan daitezke.

HAUTAKETA

Hautaketa, arau orokor gisa, Presidentetzarekin batera egingo da, zerrenda itxiko hautagaitzetan, horien buru presidentegaia delarik. Hautagaitzarik ezean, elkartutako erakundeetako ordezkari guztien artean hauta daitezke, eta Batzarrak horietako bat aukeratuko du presidente izateko. Hark, bere aldetik, beste hiru kide proposatu behar ditu Zuzendaritza Batzordea osatzeko, eta Batzar Nagusiaren bilkura berean onartuko dira.

Zuzendaritza Batzordeko kide izatea ez da bateragarria Arabako Lurralde Historikoko edozein udaletako beste edozein ordezkaritzarekin. Presidente karguak, gainera, bateraezintasun araubide propioa du.

Legezko agintaldia betetzeagatik Kontzejuetarako dagozkion hauteskundeetan presidente eta bokal kontzeju-karguak berritzen direnean berrituko dira ere presidente izateko eta Zuzendaritza Batzordeko kide izateko karguak. Dena dela, euren eginkizunak betetzen jarraituko dute burutzen den Elkartearen hurrengo Batzar Nagusian ordezkatuak izan arte.

BALDINTZAK

  • Adin nagusikoa izatea, eskubide zibilak bete-betean erabiltzeko moduan egotea eta indarrean den legedian ezarritako bateraezintasun arrazoietan sartuta ez egotea.
  • Estatutuetan aurreikusitako moduan aukeratua izatea.
  • Arabako Kontzejuen Elkartean bazkidetutako erakunde bateko bizilagun izatea.

EGINKIZUNAK

  • Elkartearen ohiko kudeaketa zuzendu, Batzar Nagusiak ezarritako ildoei jarraituz eta haren kontrolpean.
  • Lurralde Kontseiluarekin ahalik gehien koordinatu, eta hark egindako errekerimendu guztiei erantzun.
  • Elkarteak garatu beharreko jarduerak programatu.
  • Gastuen eta diru-sarreren urteko aurrekontua hala nola aurreko urteko kontuen egoera Batzar Nagusiari aurkeztu, hark onar ditzan.
  • Batzar Nagusiko bilkuretarako gai-zerrenda prestatu, eta ohiko eta ez-ohiko Batzar Nagusietarako deialdiak adostu.
  • Elkarteko erakundeek edo horien ordezkariek aurkezten dituzten proposamen edo iradokizunei erantzun, beharrezko neurriak hartuz horien gainean.
  • Estatutu hauetan jasotzen diren manuak interpretatu eta dituen hutsuneak bete, betiere elkarteei buruzko indarreko araudia betez.
  • Batzar Nagusiak berariazko erabakiz esleitzen dizkion eskumenak gauzatu, Batzarraren eskumen esklusiboak ez direnean.

BILKURAK

Presidentetzak edo, hala badagokio, Presidenteordetzak erabakitzen dituen bezainbat bilkura egingo ditu Zuzendaritza Batzordeak, haien ekimenez edo zuzendaritzako edozein kidek hala eskatuta. Bilkuraren buru presidentea izango da eta, hori ez badago, presidenteordea. Biak ez egotekotan, Batzordean adin nagusiena duen kidea izango da orduan. Batzordearen erabakiak baliozkoak izateko, bertaratutako gehiengoaren botoekin onartu behar dira, eta kideen erdiak behintzat egon behar dute, presidentea barne. Bilkuren akta egingo du idazkariak, zeina dagokion Liburuan jasoko baita.

Abendua 2022
A As Az O Os L I
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31

AZKEN EKITALDIAK


21 Aza 2021
ELECCIONES A CONCEJOS 21 NOVIEMBRE

AZKEN EKITALDIAK


15 Mai 2022
DIA DEL MUNDO RURAL 2022