Lurralde Kontseilua elkartutako Kontzeju guztien kide anitzeko ordezkaritza-organo iraunkorra da.
Lurralde Kontseiluak ahalmen hauek ditu:
Lurralde Kontseiluak gutxienez 18 kide eta gehienez 27 kide izango ditu, antolakuntza-araubidearekin bat, eta Kuadrilla bakoitzeko kontzeju elkartuen artean hautatuko dira, era honetan:
18 kide baino gehiago ezartzen badira, Batzar Nagusiak erabakiko du hortik gorakoak nola banatu.
Lurralde Kontseiluko kideen agintaldia bi urtekoa izango da, eta berriz hautatuak izan daitezke.
Lurralde Kontseiluko kide izatea ez da bateragarria Arabako Lurralde Historikoko edozein udaletako edozein ordezkaritzarekin.
Lurralde Kontseiluaren presidentea Elkartearen presidente dena edo Elkarteak Zuzendaritza Batzordeko kideen artetik haren ordezkaritzan hautatuko duena izango da.
Bilkurak hiru hilabetean behin egingo dira, gutxienez, presidenteak jarduera zuritu dezan.
Batzar Nagusia bertako kide guztiek osatzen dute eta horien borondatearen adierazpen-organoa da.
Batzar Nagusiak ahalmen hauek ditu:
Batzar Nagusia ohiko bilkuran deituko da, urtean behin gutxienez, eta ez-ohiko bilkuran Zuzendaritza Batzordeak hala erabakitzen duenean, bere ekimenez edo kideen %10ak hala eskatuta.
Arabako Kontzejuen Elkartea elkartezko erakunde bat da, 1996ko abenduaren 15ean eratu zen eta helburu nagusia du gure Lurralde Historikoko Kontzejuen interesak eta eskubideak defendatzea eta horiek maila guztietan ordezkatu, sustatu eta garatzea. Gaur egun, 268 Kontzeju biltzen ditu Elkarteak, eta egoitza soziala Elorriagan (Araba) du, Batzar-etxea kaleko 9. zenbakian.
Elkarteak honako gobernu eta administrazio organo hauek ditu:
Elkarteak Administrazio Aholkularitza Zerbitzu bat du bazkideen eskura, aurkezten diren lege arloko kontsultak ebazteko, eta laguntza ematen zaie bazkideei diru-laguntza eskaeretan edo dokumentu soilagoak betetzen ere. Horrez gainera, Obra publikoen ingeniaritza teknikoaren Zerbitzu bat eskaintzen die bazkideei, jarduera-eremu horrekin lotuta dauden Kontzejuen jardunbideetan.
Elkarteak, bestalde, lan aktiboa burutzen du Kontzejuak sustatzen eta haien interesak defendatzen, bere Estatutuetan aurreikusitako helburuekin bat etorriz, betiere herrietako biztanleen mesedetan. Era berean, Elkarteak Kontzejuen ordezkari eta solaskide aritzeko eginkizun ez nolanahikoa betetzen du Lurraldean diren administrazio eta erakunde ezberdinen aurrean, aldarrikapen funtzioak betez Kontzejuei eragiten dieten kontu guztietan. Elkarteak Kontzejuak administrazio publiko gisa aitortuak izan daitezen (halaxe baitira) lortzera zuzendu izan ditu bere ahaleginak eratu zenetik, eta dagozkion eginkizun publikoak betetzeko finantzaketa duin bat ziurtatzera.
Uste dugu Kontzejuak ordezkaritza zabaleko Elkarte indartsu batean batuz gero, aukera ematen digula Kontzejuen eta bertako biztanleen interesak modu eraginkorragoan aldezteko. Eta uste dugu funtsezkoa dela Elkartearen esku-hartzea, esate baterako egun Kontzejuei zuzenean eragiten dieten gaietan, Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Araua (TEFFF) berrikusten, kasu, zeina Kontzejuak finantzatzeko funtsezko tresna baita. Badakigu ez dela lan erraza, baina esperientziak esaten digu egindako ahaleginek fruituak emanez joan direla.
Informazio gehiago izan nahi baduzu honi edo beste edozer gairi buruz, hemen gaituzu:
Kontzejua lurralde izaeradun Toki Erakunde bat da, berezko nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna duena. Erabateko autonomia du bere interesak defendatzeko, eta baita eskumen propioak garatuta bere zerizanaren oinarria eratzen duten dagozkien kolektiboenak ere.
Deskargatu Arabako Lurralde Historikoko Kontzejuen Foru Araua
Arabako herriak bertako usadio eta ohituren bidez arautu izan dira antzina-antzinatik. Ez dira, baina, aldatu ezinezko ohiturak, eta jakin izan dute egokitzen bizitzea egokitu zaizkien garaietara, euren zerizanari bizkar eman gabe. Usadio eta ohitura horiek jada XIII. mendetik jasota daude kontzejuen artxibategietako agirietan, “GOBERNU ONAREN ORDENANTZAK” izenekoetan. Ez dira berdinak Lurralde osorako, baina badituzte hiru alderdi komun horien alderdi xedatzaileetan:
Sistema horrek 1812ra arte iraun zuen, Cadizeko Konstituzio berriak mila biztanletik gora, berez edo bilduta, zituzten herri guztietan udalak sortzera behartu zuen arte. Espainiar administrazioa berdindu egin zen horrela, eta geroztiko legezko xedapen batzuen bidez gobernu organoak hautatzeko eta eratzeko modu berriak ezarri ziren toki erakundeentzat. Araubide berri hori irauten zuten Kontzejuen ahalmenak murrizten saiatu zen, batere disimulurik gabe, eta horiei Tokiko Erakunde Txikiak izena jartzera ere heldu zen, ez ordea zuten biztanle kopuru urriagatik, baizik eta jarduteko gaitasun murriztua aitortzen zitzaielako eta zegokion Udalaren administraziopean geratzen zirelako.
Araban, ordea, nahiz eta udalak eratu, Kontzejuen esku jarraitu zuen egoten herrietako administrazio eta gobernua, zeinak euren usadio eta ohiturei eutsi baitzieten, euren nortasunari heldurik udal gobernu organoengandik independenteak izaten segitzeaz gain. Halatan, jada 1924tik, urriaren 21eko Errege Dekretua promulgatu zenetik eta baita toki-administrazioari buruzko ondorengo legeriaren bidez ere, xedatzen da Arabako Auzo-batzordeek (Kontzejuek) “euren eskuduntza bereziekin segituko dutela eta euren usadioen arabera antolatuko direla”.
Garaiak etorri garaiak joan, horrela jarraitu zuten gure Kontzejuek 1978ko Konstituziora arte, zeinak hauteskunde demokratikoak ezarri baitzituen diktadura ondoren, 18 urtetik gorako emakume zein gizon guztiei boto eskubidea aitortuz eta hautatutako pertsonen agintea lau urterako ezarriz. Arau horiek 1984ko uztailaren 30eko Foru Arauan, Arabako Lurralde Historikoko Kontzejuetako Erregidoreak eta Kideak Hautatzeari buruzkoan, jasotzen dira.
Hemen aipatu behar litzateke industrializazioak arabar Kontzejuei ekarri zizkien ondorioak. Izan ere, 50eko, 60ko eta 70eko hamarkadetan herrietako biztanleen hiritartzea ekarri zuen, industria, eraikuntza eta gisakoetan lanean aritzeko. Ondorioz, Arabako biztanleen erdia baino gehiago landakoa izatetik hiritarra izatera pasatu zen, eta nekazaritzak eta abeltzaintzak produkzioan izan zuten garrantziaren pixkanakako gainbeherarekin batera Kontzejuak galtzen joan ziren ordura arteko bizitasuna, zenbaitetan desagertzera helduz eta gainerakoak ere itolarrian jarriz.
Kontzejuen baztertze eta ia desagertze egoera hori, ordea, apurka-apurka zuzentzen hasi zen eta, halatan, gure herrien biziraupenerako eta horietan bizi ziren komunitateetarako erakunde horien jarraipen eta sendotzea beharrezkoa zela ikusi zuen pertsona talde bati esker, Arabako Batzar Nagusiek 1995eko martxoaren 20ko Kontzejuen Foru Araua onartzea lortu zen. Kontzejuei independentzia eta nortasuna aitortzeaz gain, arau horrek haien antolakuntza, funtzionamendua eta administrazioa, ahal zeneraino, arautu eta bateratu zituen.
1996an Arabako Kontzejuen Elkartea sortu zen, horien defentsa, sustapen, ordezkaritza eta garapenerako. Egun, XXI. mende bete honetan, 336 Kontzejuk bizirik darraite egurketaren garrari eusten, berezko gobernatzeko moduarekin, Kontzeju Irekien kasuan emakumezko eta gizonezko auzokide guztiei lau urtero administratzaileak (Administrazio Batzarra) hautatzeaz gain bere herriaren gobernuan zuzenean parte hartzeko aukera ematen dielarik, beste inongo administraziotan ez bezala. Kontzeju bat parte-hartzea, elkarrizketa eta adostasuna da. Ordezkaritzarik gabe egoten eta erabakitzen uzten digun erakunde bakarra da.