Lurralde Kontseilua elkartutako Kontzeju guztien kide anitzeko ordezkaritza-organo iraunkorra da.

Lurralde Kontseiluak ahalmen hauek ditu:

  • Presidentetzaren eta Zuzendaritza Batzordearen jarduera fiskalizatu, kargu horiek betetzen dituztenen bertaratzea eska dezakeelarik horretarako.
  • Egoki irizten dizkion azterketa, proposamen, irizpen, egitasmo eta gainerako tresna eta dokumentuak prestatu, elkarteko organoek gero azter ditzaten.
  • Presidentetzari eta Zuzendaritza Batzordeari lagundu Batzar Nagusiko saioak prestatzen, gobernu-organoen eta elkartutako erakundeen arteko harreman bideak sakonduz.
  • Batzarraren deialdietako gai-zerrendako kontu guztiak behar besteko aurrerapenez jakin, bere iritzia eman dezan eta elkarteko erakundeei igor diezaien.
  • Batzarrak, Presidentetzak edo Zuzendaritza Batzordeak agindutako gaiak landu eta konpondu, batik bat Elkartearen informazioaren, ebazpenen, xedapenen eta iritzien zabalpenarekin eta haren irudi onaren sustapenarekin lotutakoak.

Lurralde Kontseiluak gutxienez 18 kide eta gehienez 27 kide izango ditu, antolakuntza-araubidearekin bat, eta Kuadrilla bakoitzeko kontzeju elkartuen artean hautatuko dira, era honetan:

  • Añanako Kuadrillak, 4 kide.
  • Agurain, Gasteiz eta Zuiako kuadrillak, 3na kide.
  • Aiala eta Mendialdeko kuadrillak, 2na kide.
  • Errioxako Kuadrillak, kide bat.

18 kide baino gehiago ezartzen badira, Batzar Nagusiak erabakiko du hortik gorakoak nola banatu.

Lurralde Kontseiluko kideen agintaldia bi urtekoa izango da, eta berriz hautatuak izan daitezke.

Lurralde Kontseiluko kide izatea ez da bateragarria Arabako Lurralde Historikoko edozein udaletako edozein ordezkaritzarekin.

Lurralde Kontseiluaren presidentea Elkartearen presidente dena edo Elkarteak Zuzendaritza Batzordeko kideen artetik haren ordezkaritzan hautatuko duena izango da.

Bilkurak hiru hilabetean behin egingo dira, gutxienez, presidenteak jarduera zuritu dezan.

Abendua 2024
A As Az O Os L I
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31

AZKEN EKITALDIAK


21 Mar 2024
ASAMBLEA

AZKEN EKITALDIAK


15 Mai 2024
Día Mundo Rural